euskara | castellano



Sakatu argazkia handiago ikusteko

"GETXO bizia"

Belaunaldiz belaunaldi zaildua,
hemen dirau herriak bizirik.
Zer ote da, bizi-nahia ez bada;
inork ez dauka hori ukatzerik.

Burujabetasun iturriari
bizi-nahia dario gogotik;
inon egarriturik baldin bada
edan dezala txorrotadatik.

Getxo bizia eraiki nahi dugu
ezkertiar-abertzale artean;
gehiengoak nahi duena, horixe,
egingo da hemen, gure herrian.

Legeria





2008/01/22
FREEBATASUNA




Deialdi gehiago[+]





BEGOŅA LURMUTURREKO GALERIAK BABESTU!   (2008/01/06)

Begoņa lurmuturreko galeriak babesteko eta hauen ondoko eremuak pribatizatu ez daitezen helburuarekin, galdapenak aurkezteko kanpaina abian jarri du Getxoko EAE-ANVk.

  · GALDAPEN EREDUA 


Getxo Antzokia dagoen gunean Udalak egin nahi dituen Hirigintza Plangintzako aldaketei zenbait galdapen aurkeztu dizkie EAE-ANVk   (2007/11/21)

Getxoko Udalak Hirigintza Plangintza aldatu nahi du, Getxo Antzokia dagoen gunean, antzoki berri bat eraiki ahal izateko. Hori dela eta, EAE-ANVk zenbait galdapen aurkeztu ditu joan den azaroaren 15ean, iragarri diren aldaketak algortarren eta getxotarren kalterako izan daitezkeelakoan. Laburki, ondokoak dira aurkeztutako galdapenak:

  · GALDAPENAK OSORIK: HAPO-GETXO ANTZOKIA 


Getxoko EAE-ANVren oharra 2008ko udal tasen inguruan   (2007/10/26)

Gaurko Osoko Bilkurara 2008ko Tasen "izoztea" ekarriko du Udal Gobernuak. Edo hala aurkeztu du Imanol landa alkateak jendaurrean, KPIren igoera izango ez dutelakoan "horrek zergak jaitsiko direla esan nahi duela" gehituz. Halaber, udal igerilekuak erabiltzeagatik azken bi urtean ordaintzen den euroa kentzeko asmoa agertu du.


EAE-ANVk MOZIOA aurkeztu du getxotar guztien ordezkaritza onartua izan dadin   (2007/09/27)

Gauza jakina da joan den Maiatzeko Udal Hauteskundeetan EAE-ANVri botoa eman zioten 3.245 getxotarrak ordezkaritzarik gabe utziak izan direla Udal Batza honetan. Honen ondorioz, Getxoko botoemaleen % 8 da gure herriko gaiei dagozkien informazio, eztabaida eta erabakietatik at uzten dena. Noiz eta elkarrizketaren beharra, jarrera irekia, oposizioaren lanaren balioa eta herritarren partehartzea gehien aldarrikatzen diren legealdian.


EAE-ANVk Espainiako Armadako itsasontziek Arriluzeko kaia erabiltzea salatzen du   (2007/09/26)

Egunotan Espainiako Armadak Arriluzeko kaiaz egiten duen erabilera salatu nahi du EAE-ANVk. Zehazki, 40 marinel eta kainoi bi daramatzan maila handiko Arnomendi patruilauntzia gurutzuntzien nasa erabiltzen egon da.


hurrengoak »


 
manifestua hauteskunde emaitzak konpromisoak deialdiak posta-e
Helbideak: Torrene kalea z/g, Algorta   94.491.5816   Postakutxa: 125 Algorta - 185 Erromo