"GETXO bizia"
Belaunaldiz belaunaldi zaildua,
hemen dirau herriak bizirik.
Zer ote da, bizi-nahia ez bada;
inork ez dauka hori ukatzerik.
Burujabetasun iturriari
bizi-nahia dario gogotik;
inon egarriturik baldin bada
edan dezala txorrotadatik.
Getxo bizia eraiki nahi dugu
ezkertiar-abertzale artean;
gehiengoak nahi duena, horixe,
egingo da hemen, gure herrian.
|
| Legeria
 |
|
|
|
|
|
|
|
|
Deialdi gehiago[+] |
|
|
|
|
|
|
2008/01/06
BEGOŅA LURMUTURREKO GALERIAK BABESTU!
Begoņa lurmuturreko galeriak babesteko eta hauen ondoko eremuak pribatizatu ez daitezen helburuarekin, galdapenak aurkezteko kanpaina abian jarri du Getxoko EAE-ANVk.
Udal jabetzakoak diren galeria hauetan 5 izarretako hotela eraikitzeko baimena eskuratu ostean, emakidaren baldintzak aldatu nahi ditu Barceló kateak. Besteak beste, honakoa eskatzen du:
a) Galeriak eraistea, berriak eraikitzeko.
b) Inguruko lur azpia erabiltzea (borobilgunearen eta ipar hegaleko iturriaren azpikoa), aparkalekua eta spa egiteko.
Udala prest omen dago aldaketa hauek onartzeko, nahiz eta emakidaren baldintzapenak oso zorrotzak ziren puntu hauetan.
Hilabete honetan zehar zabalik dago jendeak aldaketa hauei galdapenak aurkezteko epea. Galdapen kopuru handi batek galeria hauek babestea lortuko du.
Kultur ondasuna
Galeria hauek Kultur Ondasun gisa sailkatuta daude, eta dagoeneko eraispenaren aurka agertu da Arkitektoen Elkargoa, beren mantenurako baliabide tekniko nahikoak badirela argudiatuz.
Getxotarren artean "Etxebarrietaren txaleta" izenez ezagututa, 1918an eraiki ziren, izaera oso bereziko eustorma gisa. Geroago, gerra garaian, ospitale gisa erabili ziren.
Ingurune guztia, bestalde, Getxoko Monumentu Multzoaren Babes Eremuaren barruan dago.
Galdapenak
Herritarrek proiektu zehatzen inguruko gure iritziak emateko ditugun bideetako bat dira.
Jende askok bestela uste izan arren, oso eraginkorrak izan daitezke, eta halaxe gertatu da Andramarirako proiektuan edota Portu Zaharreko beteunerakoan ere.
Gaur igandean Getxoko EAE-ANVko lan talde bat Arriluzera hurbildu gara eta jendeari eraikinaren egoerari buruzko azalpenak ematearekin batera, galeriak babesteko eta inguruko eremuak pribatizatu ez daitezen helburu bikoitzarekin prestatu dugun galdapen eredua eskaini dugu.
Jadanik ehundik gora pertsonak sinatu du Begoņa lurmuturreko galeriak babesteko galdapen eredua!
|