euskara | castellano


"GETXO bizia"

Belaunaldiz belaunaldi zaildua,
hemen dirau herriak bizirik.
Zer ote da, bizi-nahia ez bada;
inork ez dauka hori ukatzerik.

Burujabetasun iturriari
bizi-nahia dario gogotik;
inon egarriturik baldin bada
edan dezala txorrotadatik.

Getxo bizia eraiki nahi dugu
ezkertiar-abertzale artean;
gehiengoak nahi duena, horixe,
egingo da hemen, gure herrian.

Legeria





2008/01/22
FREEBATASUNA




Deialdi gehiago[+]





2007/11/21
Getxo Antzokia dagoen gunean Udalak egin nahi dituen Hirigintza Plangintzako aldaketei zenbait galdapen aurkeztu dizkie EAE-ANVk

Getxoko Udalak Hirigintza Plangintza aldatu nahi du, Getxo Antzokia dagoen gunean, antzoki berri bat eraiki ahal izateko. Hori dela eta, EAE-ANVk zenbait galdapen aurkeztu ditu joan den azaroaren 15ean, iragarri diren aldaketak algortarren eta getxotarren kalterako izan daitezkeelakoan. Laburki, ondokoak dira aurkeztutako galdapenak:

1. Egin nahi den eraikina birdimentsionatu, eta oraingo plazak duen azalera mantendu.
Proiektuan agertzen den eraikin nagusiak 800-900 ikuslerentzako aretoa izango luke. Baina hori eraiki ahal izateko, gaur egungo antzokiaren eta Basagoiti etorbidearen artean geratzen den plazaren ia heren bi desagertuko lirateke. Gure iritziz, planteatu den eraikinak gehiago du eraikin enblematikoen politikatik (Guggenheim efektua), getxotarren benetako beharretatik baino. Ikusi besterik ez dago, oraingo antzokian (489 jarlekurekin) zein gurearen moduko aretoetan (Bizkaian, Araban zein Gipuzkoan) egiten diren emanaldien batez besteko ikusle kopuruak: 234 eta 297, hurrenez hurren. Horren areto handia betetzeko, orain Getxon modu deszentralizatuan egiten diren emanaldiak (Folk, Blues, e.a.) antzoki berrira zentralizatu beharko lirateke; edota oso emanaldi handi eta garestiak ekarri, kultur baliabideak ikuskizun gutxi batzuetara desbideratuz.
Horregatik, eta Algortako erdigune honek galduko lukeen espazioa balantzaren beste platerean jarrita, eskatzen dugu aretoa birdimentsionatzea, oraingo espazio librearen azalera mantendu ahal izateko.

2. Txiki eta Otaegi (San Nikolas) plazaren eraldaketa hobeto azaldu.
Prentsan iragarri denez eraldaketa handiak aurreikusten dira Algortaren erdigune historiko honetan. Besteak beste, lur azpiko aparkaleku bat, eta plaza, oraingo antzokiaren alboko espazioa, eta Basagoiti etorbidea hiruak bat egitea.
Proiektuak ez du azaltzen ordea nola gauzatuko den hori, kontuan hartuta dauden maila ezberdinak. Ez eta nola eragingo liokeen horrek Eliza eta Udaletxe zaharrarekin batera talde monumentala osatzen duen XIX. mendeko plazari.
Horregatik, proiektua hobeto azaldu arte, aldaketarik ez burutzea eskatu dugu.

3. Prozedura dela eta, proiektua jendaurrean azaldu eta galdapenak egiteko denbora luzatu.
Legeak ezartzen du aldaketa hauek jendaurreko azalpenaren epea amaitu eta hilabeteko epean txostena egin behar duela Hirigintza Plangintzarako Aholku Batzordeak. Baina epe hori amaituta, oraindik ez da herritarren parte hartze mugaturako gune den batzorde hori osatu. Beraz, hura osatu arte jendaurreko informazioaren epea ez ixtea eskatu dugu.

Getxon, 2007ko Azaroaren 21ean

(Galdapenen testua osorik pdf dokumentuan)


 
manifestua hauteskunde emaitzak konpromisoak deialdiak posta-e
Helbideak: Torrene kalea z/g, Algorta   94.491.5816   Postakutxa: 125 Algorta - 185 Erromo