euskara | castellano


"GETXO bizia"

Belaunaldiz belaunaldi zaildua,
hemen dirau herriak bizirik.
Zer ote da, bizi-nahia ez bada;
inork ez dauka hori ukatzerik.

Burujabetasun iturriari
bizi-nahia dario gogotik;
inon egarriturik baldin bada
edan dezala txorrotadatik.

Getxo bizia eraiki nahi dugu
ezkertiar-abertzale artean;
gehiengoak nahi duena, horixe,
egingo da hemen, gure herrian.

Legeria





2008/01/22
FREEBATASUNA




Deialdi gehiago[+]





2007/07/06
EAE-ANVren SALAKETA UDAL BATZARREAN

Gaurko bilkuran alkate ordeak, udal batzordeen eta udal erakunde autonomoen buruak eta kideak eta udalez kanpoko erakundeetarako udal ordezkariak izendatu ditu ekainaren 16an osatutako Udal Batzar antidemokratikoak. Bilkura formalki bukatu ondoren Mariespe Fuertes EAE-ANVko hautetsiak apartheid egoera salatu du eta irtenbide legala proposatu du.

Udal Batzarrean gehiengo osorik ez duenez, EAJ-k beste talde politikoekin negoziatu behar izan du, pastela neurri batean banatu eta soldatak ere besteen artean zabaldu. Egoera honek are nabariago eta larriago bilakatzen du EAE-ANV bozkatu duten herritarren eta aukeratutako zinegotzi independentista ezkerrekoon bazterketa.


Ondoko testua irakurri du EAE-ANVko zinegotziak bazterketa gauzatzen ari diren alkatea eta zinegotzien aurrean.

Maiatzaren 27an Udal Hauteskundeak izan ziren Hego Euskal Herrian. Getxon 7 hautes zerrenda aurkeztu ziren eta getxoztarrek bozkatu egin zuten. EAE-ANVko hautes zerrendak 3.247 pertsonen botoa jaso zuen, botoa eman zutenen %8a baino gehiago eta ohikoa den ordezkaritza banatzeko sistema erabiliz, 3.247 getxoztar hauei Getxoko Udal Batzarrean 2 ordezkari izatea dagokie.

Duela hiru aste, ekainaren 16an Udal Batzar berria osatzeko bilkura izan zenean, horixe esatera etorri ginen Josu Amezaga EAE-ANVko zerrendaburua eta biok, getxoztarrek bozkatu dutena errespetatu behar dela eta herri ordezkariak izateko ardura gure egiten dugula.

Herriaren aurrean eskatu zaigun ardura gure egitera etorri, baina Camara jauna mahaiburuaren aginduz eta bertan zaudeten guztion ixiltasunak eta konplizitatek lagunduta, indarrez kanporatuak izan ginen.

"Pertsona bat, boto bat" demokraziaren oinarrizko printzipioa hautsiz, Udal Batzar antidemokratikoa osatu duzue eta gaur poterearen pastel banaketa eta soldaten igoerak etorri dira.

Guk pastelik ez dugu nahi. Herriak agindu diguna da bete nahi duguna eta duintasun osoz aurrerantzean bete nahi duguna beste zinegotziok dituzuen baldintza berdinetan. Getxoztarrek aukeratutako EAE-ANVko bi ordezkariok geure lekua eduki behar dugu Getxoko Udal Batzarrean, eta badaude horretarako legeak ematen dituen aukerak. Lehenego pausua EAJko hautagai izandako Ines Trinkadok eman zuen, berari ez zegokion zinegotzi postuari uko eginez. Zorionak.

Tamalez EAJko zerrendako hurrengoak, Alvaro González Perézek hartu du EAEri dagokion zinegotzi postu bat eta PPko Jone Ruiz de Eguilaz Salazarrek bestea. Zuei eta zuen partidoei ez dagozkizuen zinegotzi postuak hartu dituzen bezala, gaur bertan utz ditzakezue libre, LOREG hauteskunde legearen 182.2 artikuluaren bitartez getxoztarrek bozkaturikoaren araberako Udal Batzarra osatu dadin. Demokraziarekiko konpromisoa erakutsi nahi baduzue, besterik ezin duzue egin.

Landa jauna, alkate gisa har ezazu dagokizun ardura, aintzat hartu eta errespeta ezazu EAE-ANVren udal ordezkaritza eta Getxoko Udal Batzarra ahalik eta lasterren demokratikoki osatu dadin, ezinbestekoak diren pausuak ematen hasi.


 
manifestua hauteskunde emaitzak konpromisoak deialdiak posta-e
Helbideak: Torrene kalea z/g, Algorta   94.491.5816   Postakutxa: 125 Algorta - 185 Erromo