"GETXO bizia"
Belaunaldiz belaunaldi zaildua,
hemen dirau herriak bizirik.
Zer ote da, bizi-nahia ez bada;
inork ez dauka hori ukatzerik.
Burujabetasun iturriari
bizi-nahia dario gogotik;
inon egarriturik baldin bada
edan dezala txorrotadatik.
Getxo bizia eraiki nahi dugu
ezkertiar-abertzale artean;
gehiengoak nahi duena, horixe,
egingo da hemen, gure herrian.
|
| Legeria
 |
|
|
|
|
|
|
|
|
Deialdi gehiago[+] |
|
|
|
|
|
|
2007/10/26
Getxoko EAE-ANVren oharra 2008ko udal tasen inguruan
Gaurko Osoko Bilkurara 2008ko Tasen "izoztea" ekarriko du Udal Gobernuak. Edo hala aurkeztu du Imanol landa alkateak jendaurrean, KPIren igoera izango ez dutelakoan "horrek zergak jaitsiko direla esan nahi duela" gehituz. Halaber, udal igerilekuak erabiltzeagatik azken bi urtean ordaintzen den euroa kentzeko asmoa agertu du.
Honen aurrean, EAE-ANVk zera adierazi nahi du:
a) Ezer baino lehenago berriro ere zoriondu nahi dugu Getxoko herria, azken urteetako tasen neurrigabeko igoerari aurre egin izanak emaitzak izan baititu. Zehazki, gogoratu beharra dago zabor tasaren aurka eta igerilekuetako euroaren aurka 10.000 sinadura baino gehiago jaso zirela. Orain igerilekuetako euroa kentzeko proposamena, beraz, ez zaio Gobernu Taldearen eskuzabaltasunari edota politika aurrerakoiari zor (oraingo alkateak berak onartu baitzuen euro hori kobratzea duela ez hainbeste), herriaren partaidetza zuzenari baizik. EAE-ANVk partaidetza hori sustatzen jarraituko du, ezker abertzaleak beti egin duen bezala. Hala Udal Batzean onartuak izan garenean, nola Francorekin lehen eta ilegalizazioarekin orain baztertuak izan garenean ere.
b) Tasak ez igotze honek ez du konpontzen azken urteetako neurrigabeko igoera. Izan ere, azken sei urtean tasak % 36 igo dira, Kontsumorako Prezioen Indizea % 16 igo den bitartean. Orain tasak ez igotzea, azken KPIren igoera % 2,7 izanagatik, ez du egoera orekatzen, ezta urrutitik ere.
c) Neurri hau azaltzean, Gobernu Taldeak ez du benetako arrazoia azaldu: izan ere Udal batzan gutxiengoan egotea baita proposamenaren atzean dagoena. Horregatik, behin eta berriro irudikatzen ari den porrota ezkutatzeko, aurrera hartu nahi izan dio Gobernu Taldeak egoerari, eta bere proposamen bezala aurkeztu berez ezintasuna baino ez dena. Gobernu Taldea osatzen duen EAJ/PNV alderdiak sakon egin beharko luke gogoeta honen inguruan, eta getxotarren botoen % 32arekin gobernatzen ari dela behingoz onartu, getxotarren gainerako ordezkariekin akordioak lortzen hasteko. Besteak beste, jakina, oraindik onartzen ez dituen eta getxotarren botoen % 8 ordezkatzen duten EAE-ANVko ordezkariekin.
Getxon, 2007ko urriaren 26an.
|