euskara | castellano



Sakatu argazkia handiago ikusteko

"GETXO bizia"

Belaunaldiz belaunaldi zaildua,
hemen dirau herriak bizirik.
Zer ote da, bizi-nahia ez bada;
inork ez dauka hori ukatzerik.

Burujabetasun iturriari
bizi-nahia dario gogotik;
inon egarriturik baldin bada
edan dezala txorrotadatik.

Getxo bizia eraiki nahi dugu
ezkertiar-abertzale artean;
gehiengoak nahi duena, horixe,
egingo da hemen, gure herrian.

Legeria





2008/01/22
FREEBATASUNA




Deialdi gehiago[+]





« aurrekoak
EAE-ANV 2007ko Uztailaren 27ko Udal Osoko Bilkuran   (2007/07/27)

Gaurko Bilkura benetan interesgarria izan da. Ez hainbeste tratatu diren gaiengatik (horietako batzuk handiak izan arren), hauteskundeen ostean osatu den panorama argitzen hasia delako baizik.


Udalaren lehenengo Plenoa: PASTELAREN BANAKETA   (2007/07/16)

Urteetan ikusi ez dena ikusi da Udal Hauteskundeen osteko lehen Plenoan: alderdi guztiak (EAE-ANV izan ezik) bat etorri dira puntu garrantzitsu batzuetan. Arrazoia erraza da: lehen Pleno horretan zinegotziek eta talde politikoek jaso beharreko diruaz mintzatu dira. Eta hartu duten erabakiak, denak utzi ditu pozik. Ez da gutxiagorako!

  · Pastelaren banaketari buruzko datuak 


EAE-ANVren SALAKETA UDAL BATZARREAN   (2007/07/06)

Gaurko bilkuran alkate ordeak, udal batzordeen eta udal erakunde autonomoen buruak eta kideak eta udalez kanpoko erakundeetarako udal ordezkariak izendatu ditu ekainaren 16an osatutako Udal Batzar antidemokratikoak. Bilkura formalki bukatu ondoren Mariespe Fuertes EAE-ANVko hautetsiak apartheid egoera salatu du eta irtenbide legala proposatu du.


UDAL BATZAR ANTIDEMOKRATIKOA OSATU DA   (2007/06/16)

MAHAIBURUAK EAE-ANVko HAUTETSIAK KANPORATZEKO AGINDUA EMAN Goizeko zortzietan hasi den aparteko bilkuran, EAE-ANVko bi hautetsiak baztertuz eratu da gaur azken hauteskundeen ondorengo Getxoko Udal Batzarra. Hitza hartuz, Getxoztarrek emaniko bozengatik zinegotziak ere badirela adierazi bezain pronto, Josu Amezaga eta Mari Espe Fuertes kaleratuak izan dira.


HERRITARREN BORONDATEA ERRESPETATZEKO EAE-ANVren PROPOSAMENA   (2007/06/15)

Gaur goizeko 11etan Getxoko EAE-ANVk prentsaurrekoa eskaini du Udaletxe atarian. Josu Amezaga zerrendaburu hautatuak beste bi kidez lagunduta aurkeztu du jasotako bozen arabera EAE-ANVri dagozkion 2 ZINEGOTZI POSTUAK eskuratzeko PROPOSAMENA.


hurrengoak »


 
manifestua hauteskunde emaitzak konpromisoak deialdiak posta-e
Helbideak: Torrene kalea z/g, Algorta   94.491.5816   Postakutxa: 125 Algorta - 185 Erromo