euskara | castellano


Konpromisoak:

Politika Feminista

Euskal emakumeok Euskal Herriko populazioaren erdia baino gehiago gara eta gizon eta emakumeen arteko parekidetasunak ukaezinezko printzipioa izan behar du.

Euskal Herrian emakumeok pairatzen dugun zapalkuntza egoera azpimarratu beharra dago. Gure herrian lan, espazio eta pertsonen identitatea sexuaren arabera hierarkikoki banatzen dira oraindik ere. Sexu bereizkeria eremu guztietan pairatzen dugu. Lanaren sexu banaketa mantentzen duen eredu ekonomikoa pairatzen dugu. Maila politikoan erabakiak hartzeko ahalmen berezitua ere egokitzen zaigu emakume eta gizonei. Eta, maila ideologikoan prozesu zein bitarteko ezberdinen bidez nortasun edo izateko era berezituak ezartzen zaizkigu.

Horregatik hurrengo hiru lan ardatzak bultzatuko ditugu:

  • Emakumea izateagatik, eremu publikoan eta pribatuan jasaten ditugun diskriminazio guztiak deuseztatuko dituen politika osoa bultzatzea.

  • Emakumeenganako indarkeria mota guztiak deuseztatzeko eta hauekin bukatzeko neurri erangikorrak. Eta bitartean laguntza psikologikoa zein juridikoa, harrera etxeak, ... indarkeria jasaten duten emakumeentzat.

  • Gizon eta emakumeon arteko harreman parekideak sortuko dituzten politikak indarrean jarri.
GETXOKO EMAKUMEEI DEIALDIA LUZATU NAHI DIEGU HITZA HARTU ETA PARTE HAR DEZATEN.


 
manifestua hauteskunde emaitzak konpromisoak deialdiak posta-e
Helbideak: Torrene kalea z/g, Algorta   94.491.5816   Postakutxa: 125 Algorta - 185 Erromo