Enplegua, Formazioa eta Merkataritza Lana eta aberastasunaren banaketa gure eginkizunaren ardatza izango da. Udalaren enplegu politika eredugarria izango da. Langabeziari aurre egiteko formazioa eta birziklapen iraunkorra bultzatuko ditugu, Behargintza zentroa, lanbide heziketa ikastetxeak eta enpresa munduaren arteko elkarlana bultzatuz.
Udalak Getxoko auzo ezberdinen barnealdeako komertzioetan oinarria duen merkataritzazko egituraren alde jardungo du, batez ere komertzio txikien alde.
- Udal zerbitzuen munizipalizazioa eta lan baldintzei dagokienez beharrezko diren kontraten kontrol zorrotza.
- ETT-en bitartez kontrataziorik ez.
- Lan arriskuen gaineko jarraipen zehatza udalerri osoan eta bereziki eraikuntza sektorean.
- Lan banaketaren beharrari buruzko kontzienziazioa bultzatu, batez ere honako ataletan: ordu estrak, lanaldiaren murrizketa eta etxeko lanen banaketa.
- Udaleko enplegu poltsa sortu, txandaka Getxoko langabetuek udalak behar dituen lanak egiteko aukera izan dezaten.
- Lanbide hezkuntzako ikastetxeekiko elkarlan-akordioak sustatzea, garatu beharreko projektuen arabera lanbide heziketarako herri dinamikak bultzatzeko.
- Behargintza eta formazio eta enplegu programetan udal aurrekontuaren %3-a inbertitzea.
- Perco delakoa berraztertu eta ikerketa berriak egin hiriguneetako merkataritza indartzeko plangintza berriztua abian jartzeko.
- Kontsumitzaileen jokaera aldatzeko kontzienziazio kanpainak burutu, bai haren erosketa erabakiek inguru natural eta sozialean duten eraginaz ohartarazteko, bai komertzio tradizionalaren irudia indartzeko.
- Komertzio txikiei eskaerara egokitzeko aholkularitza.
- Balizko lan baimenetarako tramiteak erreztu, baimen hauen gastuak murriztu eta bestelako hobariak aplikatu.
Enplegu eta formazio arloko ekimenak aurrera eraman eta euren eraginkortasuna ziurtatzeko Udal Enplegu eta Formazio Batzordea sortzea beharrezkoa dugu. Batzorde hau udaleko alderdi guztiek, sindikatuek, langabetuen elkarteek eta beste gizarte-eragileek osatuta legoke. Gainera bulego iraunkor bat, jendearentzat zabalik, egokituko litzaioke: enplegua sortzeko ekimenei buruz informatzeko, aholkatzeko, proposamenak biltzeko eta arazoak bideratzeko.

|