Eskubide zibil eta politikoak Getxo eta Euskal Herria berton bizi garen gizon-emakumeona da, etnia, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko edo beste ezerengatiko bereizkeriarik gabe.
GETXO BIZIAk ahalegin guztiak egingo ditu herritar orori dagozkigun eskubide zibil eta politiko guztiak gauzatze aldera, gure herrian elkarbizitza eta gizarte antolaketa bermatzeko, demokrazia eraikitzeko bidea horixe delakoan:
PERTSONA GUZTIAK, ESKUBIDE GUZTIAK, IDEIA GUZTIAK,
PROIEKTU GUZTIAK.
- NAZIOTASUNA: Euskaldunok gure naziotasuna izateko eskubidea dugu. Berau libreki adierazteko eta edozein esparrutan errespetuz hartua izatekoa.
- AUTODETERMINAZIOA: Denon artean eta kanpoko eskuhartzerik gabe, geure antolaketa politikoa eta geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu; eta eskubidea ezezik, bakea, askatasuna eta ongizatea lortzeko, Euskal Herriak horren premia du.
- OINARRIZKO ESKUBIDE DEMOKRATIKOAK: Adierazpen askatasuna, biltzeko eta politikoki antolatzeko eskubidea, egiazko infomazioa eskuratu eta zabaltzeko eskubidea, libreki pentsatzeko askatasuna.
- DEMOKRAZIA PARTEHARTZAILEA: Parte hartze demokratikoa lau urteko botoa ematetik harantzago: erreferendumak, kontsultak, erakunde irekiak..., ez aginte postuetatik emandako zerbait bezala, herri antolaketaren ondorio zuzen gisa baizik.
- ATXILOTU, PRESO ETA IHESLARIAK: Prozesu politikoan libreki parte hartzeko eskubidea. Presoen eta senideen giza eskubideen eta duintasunaren errespetoa. Tortura desagertarazteko inkomunikazioa ez aplikatzeko eta beste neurriak exijitu.
- HIZKUNTZA ESKUBIDEAK: Euskaraz bizitzeko eskubidea. Borondateak eta espazioak irabazten joango gara. Ofizialtasun osoa Euskal Herri osoan.
- EMAKUMEA: Emakumezkoen aukera berdintasuna bermatu. Hezkidetza iraunkorra. Genero-biolentziari aurre egiteko neurriak hartu.
- GIZARTE ESKUBIDEAK: Etxebizitza, gutxieneko diru sarrera, osasuna, lana, ...
BENETAKO DEMOKRAZIA BATEN BIDEAN:
- EUSKAL HERRIAREN NAZIOTASUN AITORMENA BULTZATU.
- UDALBILTZAREN EKIMENEZ LANDUTAKO EUSKAL HERRIAREN ESKUBIDEEN KARTA SUSTATZEA.
- ESKUBIDEEN EGOERAREN DIAGNOSTIKOA, ZAINTZA IRAUNKORRA ETA BERMATZE POLITIKA JORRATZEKO, GETXON ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOEN HERRI BEHATOKIA SORTZEA.
- ARLOZ ARLOKO POLITIKA AKTIBOAK.

|