euskara | castellano


Konpromisoak:

Etxebizitza

Beste edozein interesen gainetik etxebizitza eskubidea praktikan gauzatu eta bermatu behar den oinarrizko eskubidea da. Horretarako, udalak mota ezberdinetako neurriak hartu behar ditu:

  • HIRI PLANGINTZAREN ALDAKETA, legez derrigorrezkoak diren gutxieneko babes ofizialeko etxebizitza kopurua eta azalerak plangintzan jaso daitezen.

  • LURZORUAK EROSI. Espekulazioari mugak jartzeko eta lurraren planifikazio eta antolaketa interes publikoei begira zuzenduta egoteko, ahalik eta lur gehien egon behar da esku publikoetan.

  • APROBETXAMENDUAK BEREGANATU. Etxebizitza publikoa sustatzeko baliatuko ditugu eraikuntza promotoreek udalari utzi behar dizkioten aprobetxamenduak.

  • SUSTAKETA PUBLIKOA. Udalak behingoz iniziatiba hartu behar du eta promozio publiko zuzena gogoz bultzatu, babes ofizialeko etxebizitzak eta etxebizitza sozialak.

  • ALOKAIRU PUBLIKOA. Gizartearen sektore zabaletan alokairu publiko eta merkea da etxebizitza eskubidea bermatzeko bide bakarra.

  • BIRGAITZE POLITIKA. Hiriguneetan erortzear dauden guneak eta etxeak berregin eta erabili daitezen.

  • HUTSIK DAUDEN ETXEBIZITZAK ERABILTZEKO NEURRIAK, EUSTAT-en datuen arabera Getxon etxebizitzen %15-a hutsik baitago.
    • Hutsik dauden etxebizitzen gaineko azterketa sakona.
    • Elkarlana gaiari heltzeko interesa duten erakunde eta herri taldeekin.
    • Hutsik dauden etxebizitzak zergaz zamatzeko arauak bultzatu. Eskaintza bereziak etxeak udalari saldu edo alokairupean jar daitezen.
Beti ere, beharren azterketa burutzea da edozein planifikazioa egiteko hasierako pausua, beharra eta eros ahalmena ezberdinduz eta gazteak eta emakumeak bezalako giza taldeei arreta berezia jarriaz. Udalak duela 10 urte egin zuen azterketa zaharkituta dago eta beste bat egin behar da.


 
manifestua hauteskunde emaitzak konpromisoak deialdiak posta-e
Helbideak: Torrene kalea z/g, Algorta   94.491.5816   Postakutxa: 125 Algorta - 185 Erromo