Linguae Navarrorum Getxoztarron hizkuntza eskubideak bermatzeko arituko gara lanean, Udalbiltzaren Euskal Herriaren Hizkuntza Eskubideen Kartan oinarrituz. Euskara bizia eguneroko harremanetan, lan hizkuntza eta bizitzeko hizkuntza.
- Getxoko Udalaren Euskara Plana betearazi eta garatu.
- GETXO BERREUSKALDUNTZEKO PLANGINTZA ESTRATEGIKOA sortu, Kontseiluaren plan estrategikoaren aldeko apustua eginez eta administrazio planak (EBPN) bertan txertatuz.
- Getxoko ikastetxe guztiak euskalduntzeko hitzarmena sortu, ikasleen hizkuntza eskubideak dfendatzeko asmoz.
- Herri Osasungintzaren euskalduntze plana burutu, haur-medikuntza oinarri.
- Haur eta gazteentzako aisialdi eta kirol talde euskaldunak bultzatu.
- Desagertzear dagoen Getxoko Euskeren erabilpena bultzatu hezkuntzan.
- Etorkinak euskalduntzeko eta integratzeko politika finkatu, beren kulturak haintzat hartuz.
- Euskal kulturgintzaren aldeko apostua egin, besteak beste, UEMA-rekiko akordioak sinatuz.
- Uribe Kostako euskarazko egunkaria ahalbidetu, euskalgintzaren ekimenez.
- Herriko proiektu komunikatibo euskaldunak sustatu.
- Kontseiluaren hizkuntza eskubideen Behatokia diruz hornitu.
- Getxoko Justizia Jauregiaren euskalduntze plana exijitu.
- INEM, Gizarte Segurantza eta Ertzaintzaren euskalduntzea aldarrikatu.
GETXO BIZIA da euskara udaletik bultzatzeko bermea. Politika aktiboetan udal aurrekontuaren % 2-a inbertitzea proposatzen dugu, oraingoaren bikoitza baino gehiago.

|