Gizarte Politikak Denontzako herria nahi dugu ezelako bazterketarik gabe. Duintasunez bizi ahal izatea guztion eskubidea da eta gizarte osasuntsu bat eraikitzeko ezinbesteko baldintza.
Lana eta lan baldintza duinak eta etxebizitza eskubideaz gain, oinarrizko errenta eta bestelako laguntzak ere oinarrizko eskubide dira eta ez karitate kontua.
Bestetik, arreta berezia eta bitarteko bereziak behar dituzte pertsona nagusien kolektiboak eta edozein baldintza fisiko edota psikikoengatik eguneroko bizitzaren zailtasunetan plus bat topatzen duten pertsonek.
- Pobrezian bizi diren familiei laguntza bereziak, energia kontsumoaren parte bat eta oinarrizko udal tasak eta zergak udalaren kontura, laguntza bereziak etxebizitza gastuetarako, udal etxebizitzak pertsona hauetarako.
- Laguntzei buruzko informazioa zabaldu.
- Gizarte babesa aldetik dauden laguntzen etengabeko berrikustea eta indartzea.
- Elbarritu fisiko zein psikikoei arreta espezifikoa, zerbitzu bereziak sortuz.
- Irisgarritasuna hobetu. Kale, eraikin eta garraio publikoetan traba arkitektonikoak kendu edo gainditzeko sistemak ezarri.
- Pertsona nagusientzako programak eta bitartekoak ugaldu eta hobetu: osasun-hezkuntzarako programak, jantoki zerbitzua, larrialdi zerbitzuak, bilguneak eta tailerrak, nagusientzako etxebizitza sozialak, laguntza ekonomikoak, etxez etxeko laguntza, apartamentu zainduak, eguneko zentroak auzoetan, 2.udal erresidentzia.
- 0-3 Heziketa Zikloa administrazioak kudeatuta eta hizkuntza irzpideak ezarriz auzoz auzo.
- Bizikidetza eredu guztiek eta lotura mota guztiek eskubide berdinak izango dituztela bermatzea, sexu bereko zein desberdinetako pertsonen arteko bizikidetza, pertsona bakarreko familiak, izatezko zein zuzenbidezko bikoteak, ...
Arlo desberdinetan eskubideak eta berdintasuna aldarrikatzeko borrokek eta aldarrikapen egunek gure begirunea eta baldintzarik gabeko laguntza dute. Bada garaia kultura berba hainbestetan ahoskatzen den udalerrian naturaltasunez ekainaren 28-a ospatu eta sexu aukera libreari buruzko ihardunaldiak antolatzeko.

|