euskara | castellano


Konpromisoak:

Hezkuntza

Hezkuntza arloan udalak eskumen urriak ditu. Hala ere, bai udalaren ekimenez, bai herri ekimenez, garrantzitsua litzateke lokal mailan adin-ziklo guztietako hezkuntzaren egoeraren diagnostiko zabala eta ondorengo jarraipena egitea. Azterketa sakonik ezean hurrengo puntuetan ikusten ditugu hutsunerik nabarienak.

  • Euskaraz ikasteko eskubidea ziurtatzea:
    • Haur Eskola euskaldun eta herritarrak , 0 urtetik hasita, auzo guztietan.
    • Haur eta gazteen matrikulazioa euskal adarretan bultzatzea.
    • Lanbide Heziketa euskaraz zihurtatzea.
    • Ikastetxeak zein zerbitzuak euskalduntzeko plangintza bultzatzea.
    • Eskola orduetatik kanpo egiten diren ekintzak euskalduntzea.

  • Euskal naziotasuna eta herritartasuna sendotzea, Euskal Gizarte izaera eta kulturaren aldeko ekintzak bultzatuz, Getxoko kultura, ondare historikoa, natur guneak ezagutzeko baliabideak ipiniz.

  • Hezkidetza proiektu integrala bultzatzea eta indartzea, etorkizuneko berdintasunerako oinarri gisa.

  • Etorkinen errealitateari erantzutea, integratzea euren kultura haintzat hartuz eta kultura elkartrukea sustatuz.

  • Eleaniztasun programak martxan jarri, Europa eta mundua ezagutzeko eta munduaren aurrean euskal herritar gisa gure burua ezagutarazteko hizkuntza bitarteko anitzak komeni zaizkigulako.

Eskolaren norabide eta arlo guztietako erabakietan hezkuntza zein gizarte eragileen parte hartzea bermatzeko, hezkuntzaren udalerri mailako diagnostiko zabala burutzeko eta gure nortasuna eta berdintasunaren aldeko apustua garatzeko, GETXOKO EUSKAL ESKOLA KONTSEILUA osatzea proposatzen dugu.


 
manifestua hauteskunde emaitzak konpromisoak deialdiak posta-e
Helbideak: Torrene kalea z/g, Algorta   94.491.5816   Postakutxa: 125 Algorta - 185 Erromo