euskara | castellano


Konpromisoak:

Inguru Fisikoa eta Hirigintza

Porlana hedatzen ari da gure udalerrian eta nortasunik gabeko adosatuen urbanizazioak lurra ari dira irensten. Urtetan zehar egosten egon den hiri plangintza, HAPO, indarrean da dagoeneko eta espekulazioari ateak ireki dizkio, merkatuaren joera are gehiago indartuz. Bitartean gazte jendeak ezin du hemen bizitzeko txokorik aurkitu eta herritik alde egin behar du aukera merkeagoen bila.
Gure herri eta auzoen izaeran oinarritutako beste hirigintza eredu bat behar dugu, denok hemen bizi ahal izateko, kalea eta naturguneak denok disfrutatu ahal izateko.

  • XXI AGENDA. Herritarren parte hartzearekin benetazko XXI Agenda bultzatuko dugu, hazkunde eredua berraztertuz.

  • HIRIGUNEETAN ESPAZIOAK IRABAZI. Kale bizitzarako lekua behar dugu, oinezkoen guneak zabaladu, haurrak olgetan egoteko toki aproposak egokitu, kirola jolas modura kalean bertan bizitzeko aukerak eta instalazioak eskeini.

  • METROA LURPERATU. Maidaganpean metro lurperatzea premiazkoa da. Ezin dugu beste lau urte galdu.

  • LURPEKO APARKALEKUAK. Kotxeak kaletik kenduz, oinezkoentzat, garraio kolektiborako, bidegorriak egiteko aukerak baliatuko ditugu. Garestitzeak ekarrikoo lukeen bazterketa ekiditzeko, partzelen prezioak, herritarren diru sarreren arabera moldatuko dira.

  • MIKRO-BUS LINEAK. Udal Garraio Kolektiboa sortu prezio herrikoiak jarriz.

  • BIDEGORRIAK. Hiri barruan ere mugitzeko. Kultur etxe, ikastetxe, gaztetxe eta kiroldegietara iristeko ibilbideak prestatuko dira.

  • HIRI PAISAIA NATURALIZATU. Kaleetan berdeguneak eta zuhaitzak era naturalagoan jarrita eta espezie autoktonoak landatuz.

  • NATUR GUNEAK ZAINDU, BIRSORTU, DISFRUTATU. Kostaldea, itsas labarrak eta hondartzak jagon, gehiegikeria urbanistikoak baztertuz. Gobela, Bolue eta Kandelu berreskuratu eta ezagutarazi. Ibai arroen inguruan pasabide berdeak sortu eta urbanizatzea ekiditu. Basoak berreskuratu eta birlandatzeak bultzatu.

  • ZABORTEGIA ETA GURE ZABORRAK. Birziklapenaren politika bultzatu, herritarrei sailkapen selektiborako erreztasunak emanez. Hondakinak Zabalgarbira ez eramateko konpromisoa.

  • ENERGIA BERRIZTAGARRIAK. Eguzkitiar energiaz baliatzeko sistemak udal eraikinetan. Partikularrei erreztasunak eman.

  • BASERRIAK. Baserriak babesteko eta birgaitzeko neurriak.

  • ONDARE PUBLIKOA. Portu Zaharreko eremua, Areetako azokaren eraikina, Punta Begoņako galeriak, Bake-Eder jauregia, Punta Galeako dorrea: konpondu eta herriaren esku jarri.


 
manifestua hauteskunde emaitzak konpromisoak deialdiak posta-e
Helbideak: Torrene kalea z/g, Algorta   94.491.5816   Postakutxa: 125 Algorta - 185 Erromo