Kirola Kirolak ongizatea dakar eta ondasun kolektiboa da eta guztiok izan behar dugu eskura. Auzoetara hurbildu behar da, Faduraren eskaintza zentralizatua osatuz eta dohainiko aukerak emanez.
Goi mailako instalazioak (kirol portua eta CPT izenekoa adibidez) gutxiengo batentzat dira. Getxoztarrok, konpetizio eta kirol lehiarako ezezik, eguneroko praktikarako instalakuntza eta kiroldegi gehiago behar dugu, txikiak bada ere, irekiak eta herritarrongandik hurbil hurbil.
Bestetik kirolean ere euskal nortasuna agertu eta erakutsi beharrekoa da, gure kirol politikan jorratuko dugun lan ildoak bi ardatz dituelarik, lokal mailakoa eta nazio mailakoa. Ardatz hauek garatzeko proposatzen ditugun irizpideak hauek dira:
1. LOKAL MAILAN:
helburuak:
- kirol praktika bultzatu herrian.
- kirola herrira hurbildu eta ez herria kirolera (deszentralizazioa).
- Getxoko kirol talde eta eragileen arteko sare bat osatu.
proiektuak:
- KIROL ETXEA:
- kirol praktika bultzatzeko.
- instalazioak hobetu eta herritarrei hurbildu.
- formakuntza planak bideratu.
- kale monitorearen figuraren beharra aztertu.
- kirol liburutegia sortu.
- euskal kirol tradizionalak bultzatu.
- OSASUNA: eliteko kirola baztertu gabe, kirola pertsonen osasun eragile nagusietako bat bezala sustatuko dugu.
- BERDINTASUNA: kirol jardueretan gizonen eta emakumeen pareko partaidetza lortzea.
- EUSKARA: Klubek eta kirolariek euskeraren erabilera normalizatua sustatzeko konpromisoa hartzera bultzatuko dugu.
2. NAZIO MAILAN :
- helburua: Kirolean ere Euskal Herria eraiki.
- eginkizunak: Getxotik eta Getxoko kirol-taldeetatik:
- Federazio nazionalak sortzea bultzatu.
- Euskal lizentziak erabiltzeko konpromisoa bultzatu.
- Euskal selekzioak bultzatu.
- Espainako mailako txapelketak ez antolatzeko konpromisoa.
- Udalbiltzak abiatzen dituen ekimenetan Udalak parte hartzea bultzatu.

|