euskara | castellano


Konpromisoak:

Kultura

Kultura herri baten ondarea, oraina eta etorkizun proiektua da. Gure baloreak, ikuskerak eta itxaropenak adierazteko modua da. Guztiok dugu, beraz, kulturarako eskubidea eta kulturan parte hartzeko eskubidea, kultura guztiona delako.
GETXO BIZIA-k, oraingo kultura politikaren alde onak haintzat hartuz, udal kultura politika berri bat proposatzen du.

IRIZPIDEAK:

  • Herritarren, taldeen eta herriaren PARTE HARTZEA kultura orientabide, proiektu eta adierazpideei buruzko erabakietan.
  • KULTURA ADIERAZPEN ASKATASUNA. Herritarrei hurbilak zaizkien eta adierazpen libre eta sormenerako irekiak diren kulturguneen haunditze eta zabaltzea.
  • KULTURA KONTROLETIK ASKATZEA, kontsumo kultura eta kultura elitistatik askatzea.
PROPOSAMENAK:
  1. Getxoko KULTURA KONTSEILUA sortzea. Honen egnkizunak hurrengoak izango direlarik:
    • Kultura politika berriari buruzko eztabaida zabala planteatzea.
    • Kultura eta gizarte eragileen eskusartze zuzena eta benetazkoa bultzatzea.
    • Getxoko eta getxoztar guztion beharrei erantzutea.
    • Kontrol eta kontsumozko kulturari aurre egiteko, getxoztarren kultura iharduera eta parte hartzea bultzatzea.
    • Kultur Etxearen birplanteatze aberasgarria.
    • Kultura Kontseilua eta prozesu parte hartzailea lagundu, babestu, bultzatu eta gauzatzeko, Udalak seriotasun osoz beharrezkoak diren baliabideak jarriko ditu.
  2. Inplikazioa kulturaren arlo guztietan.
    • Beste kultura eta ekarpen berriekiko irekitasunez, EUSKAL KULTURA bultzatzea.
    • Aipatu irizpide orokorrak kulturaren eremu desberdinetan erabiltzea: irudigintza, musika eta arte eszenikoak, ondare historikoa, liburutegiak, irratia, aldizkariak, eta abar eta abar.
    • Aisialdia herritarrei hurbildu: aisialdi gune gehiago, xumeagoak eta eskuragarriagoak, gune hauen nondik nora zehazteko parte hartzea bultzatuz edota erabiltzaileen kudeaketa zuzenarekin, gazteen kultura eta aisialdi guneetan kasu.
    • Batzorde herritarrek kudeatutako jaiak (programa, iharduerak, txosnak, ...)
  3. Euskal kultura eta berdintasun kultura
    • Euskararen normalkuntza kultura iharduera guztietan bultzatzea.
    • Emakume eta gizonen arteko berdintasuna kultura iharduera eta adierazpen guztietan.
    • Aukera berdintasuna kultura sormena, parte hartze eta adierazpenetan.
    • Arreta berezia gazteriaren kultura iharduerei eta euren kultura proiektuaren sortze eta kudeaketan gazteen parte hartzeari.


 
manifestua hauteskunde emaitzak konpromisoak deialdiak posta-e
Helbideak: Torrene kalea z/g, Algorta   94.491.5816   Postakutxa: 125 Algorta - 185 Erromo