euskara | castellano



Sakatu argazkia handiago ikusteko

"GETXO bizia"

Belaunaldiz belaunaldi zaildua,
hemen dirau herriak bizirik.
Zer ote da, bizi-nahia ez bada;
inork ez dauka hori ukatzerik.

Burujabetasun iturriari
bizi-nahia dario gogotik;
inon egarriturik baldin bada
edan dezala txorrotadatik.

Getxo bizia eraiki nahi dugu
ezkertiar-abertzale artean;
gehiengoak nahi duena, horixe,
egingo da hemen, gure herrian.

Legeria





2008/01/22
FREEBATASUNA




Deialdi gehiago[+]





Manifestua

Gernika deialdia Euskal Herri osoan zabaldu da. Euskal Herriaren erresistentzia, sufrimendu, nortasuna eta duintasunaren ikurra den Gernikatik ezkertiar eta abertzale guztioi zabaldu digute deia: zapaldua, zatitua, mota guztiko debekuen menpean itotako Euskal Herria hil da, Euskal Herri berriaren garaia da!!!, Euskal Herriak berak erabakitzeko garaia da!!!

Gernika deialdiaren erronkari aurre egiteko Getxoko ezkertiar eta abertzaleok batu gara, batzen ari gara eta denok elkarrekin bidea egiteko deitzen zaitugu.

Zalantzaren izpirik bageneukan hor dago Estatu espainiarrak eta frantsesak eskaintzen digutena: euskararen kontrako eraso bortitzak, euskal hezkuntzaren kontrako legeak, etengabeko tortura, euskal presoen bizi baldintzen etengabeko okertzea, herri eta gazteen mugimenduen aurkako errepresio eta kriminalizazioa, eta azken egun hauetan Euskaldunon Egunkariaren itxiera eta Batasunaren ilegalizazioa.

Ez da ez "Espainiari atxikimendu libre(?)aren garaia", Autodeterminazio librearen garaia baizik.

Autodeterminazioa gai zerrendan ipintzeko garaia da, Euskal Herriaren izugarrizko gehiengoak autodeterminazioa nahi, behar , exijitzen duelako, Autodeterminazioa gatazka politikoaren irtenbide zuzena eta errealista bakarra delako.

Euskal Herri osoan, eskubide guztiak, euskal herritar guztientzat bermatzeko garaia da.

Gure mezua eta konpromisoa guztiz baikorra da: egunero eraiki nahi dugu, behar dugu Getxo bizia Euskal Herri bizian arlo guztietan: euskara, kultura, hezkuntza, gizarte eta ekonomia, gazteak eta zaharrak, gure lurra eta ingurunea, kirola, etorkinak, etxebizitza, eskualdeko ordenamenduan... Justizian eta gizakien berdintasunean oinarritutako gizartea eraiki nahi dugu. Getxon ere eskubide guztiak getxotar guztientzat!

Gure mezua guztiz partehartzailea da. Plataforma ezkertiar eta abertzalea sortzen ari gara. Behetik sortua, denon artean erabakiak hartzeko sortua, egunero Getxo bizia Euskal Herri bizian eraikitzeko.

Asko gara, bil gaitezen, zabal gaitezen . Gure konpromisoa gure garaipenaren ardatza da!


 
manifestua hauteskunde emaitzak konpromisoak deialdiak posta-e
Helbideak: Torrene kalea z/g, Algorta   94.491.5816   Postakutxa: 125 Algorta - 185 Erromo