euskara | castellano


"GETXO bizia"

Belaunaldiz belaunaldi zaildua,
hemen dirau herriak bizirik.
Zer ote da, bizi-nahia ez bada;
inork ez dauka hori ukatzerik.

Burujabetasun iturriari
bizi-nahia dario gogotik;
inon egarriturik baldin bada
edan dezala txorrotadatik.

Getxo bizia eraiki nahi dugu
ezkertiar-abertzale artean;
gehiengoak nahi duena, horixe,
egingo da hemen, gure herrian.

Legeria





2008/01/22
FREEBATASUNA




Deialdi gehiago[+]





2007/09/27
EAE-ANVk mozioa aurkeztu du getxotar guztien ordezkaritza onartua izan dadin

Gauza jakina da joan den Maiatzeko Udal Hauteskundeetan EAE-ANVri botoa eman zioten 3.245 getxotarrak ordezkaritzarik gabe utziak izan direla Udal Batza honetan. Honen ondorioz, Getxoko botoemaleen % 8 da gure herriko gaiei dagozkien informazio, eztabaida eta erabakietatik at uzten dena. Noiz eta elkarrizketaren beharra, jarrera irekia, oposizioaren lanaren balioa eta herritarren partehartzea gehien aldarrikatzen diren legealdian.

Jakina da halaber, egoera antidemokratiko hau gainditzeko legezko bideak badaudela egon. Hain zuzen ere horietako batzuk erabili berri dituzte EAJ-PNVk, Mendexan eta Ondarroan, eta PPk, Lizartzan; erabili ere, kasu horietan herritarren botoek aukeratu ez dituzten udal ordezkariak izendatzeko, eta herritarren borondatearen aurkako udalak osatzeko. Halabaina, bide horiek beraiek helburu duin eta zuzenen alde erabil daitezke: alegia, behin eta berriz jendaurrean salatzen den egoera hau, populazioaren zati baten bazterketa egoera hau, gainditzeko. Hauteskunde Legaren 182. artikuluak irekitzen duena, bide horietatik argiena da.

Horregatik guztiagatik, eta getxotar guztiok gure herriari dagozkion gaietan informazioa jasotzeko, eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko dugun eskubide berdintasunaren izenean, Udal Batza honek honako eskariak egiten ditu:

a)Alvaro Gonzalez Pérez Jaunari eta Alvaro Rodríguez Ratón Jaunari, beren zinegotzi kargutik dimisioa eman dezaten, kargu horiek, zentzu demokratiko hertsian, getxotarrek emandako botoen babesik gabe okupatzen baituzte.

b)EAJ-PNV eta PP alderdiei berriz, abian jar dezaten Hauteskunde Legearen 182.2 artikuluak xedatzen duen prozedura, getxotarrek botoz agertutako borondateari jarraiki, EAE-ANVko zerrendako bi kidek dagokien ordezkaritza onartua izan dezaten.

Getxon, 2007ko Irailaren 28an


 
manifiesto nuestros resultados compromisos agenda e-mail
Helbideak: Torrene kalea z/g, Algorta   94.491.5816   Branka Herriko Taberna, Ezekiel Agirre kalea, Itzubaltzeta-Erromo   Postakutxa: 125 Algorta - 185 Erromo